jueves, 1 de diciembre de 2011

RAP HERRIA!!!! AZKENIAN IRITSI DA!

Infozazpitik hartu dugu notizi hau! 


Euskaraz egiten den rap musikari oihartzuna eman asmoz sortu du bilduma hau infozazpi irratiak. Euskal Herriko herrialde guztietako 17 taldek parte hartu dute bertan. Guztiek euskarazko rap musika egiten dute eta batzuek, espreski sortu dituzte bildumarako kantu berriak. Orotara 6 izango dira bilduma honetan aurkituko diren kantu berriak: MAK, La Chula Potra, ZKH (Goienetxe anaiak) eta FLCH, 100% Gourmet, Toastibarre eta 2zio-renak. Hauek dira bilduman parte hartu duten taldeak:
Hauxek entzungarri jartzen ditugun 4 abesti:



Durangoko azokako Ahotsenea gunean abenduaren 7an arratsaldeko 17:30etan eskainiko den kontzertuan aurkeztuko da Rapherria diskoa.
Azokak irauten duen denboran, bertan eskuratzeko aukera ere izango da 8 euroren truke, GARAren, Gaztezuloren eta Gatuzainen standetan.
Horrezgainera, GARA dendan eros gai izango da prezio berean azaroaren 30etik aurrera.
Urtarriletik aurrera berriz, diskoa herrialdez herrialde aurkezteko bira abiatuko da. Bilduman parte hartu duten taldeek kontzertuak eskainiko dituzte. Sarrerarekin batera diskoa oparituko zaie gerturatzen direnei 10 euroren truke.
Euskaraz egindako rap musika zabalduz doa Euskal Herrian. Aldeak, halere, nabarmenak dira. Musika mota hau sortu eta entzuteko kultura handiagoa dago Ipar Euskal Herrian, Hego Euskal Herrian baino. Estatu frantsesean, etorkinen imigrazioa tarteko, musika mota honek izan duen garapenak eragin zuzena izan du horretan. Halere, azken urte hauetan, Euskal Herriaren luze zabalean hedatuz doa euskaraz egindako rap-a.
Gero eta gehiago dira nahasteko mahaia eta mikroa eskuetan hartu eta haserretuen musika hau egiteari ekin dioten gazteak. Oraindik orain, irrati eta sare ofizialetatik baztertutako musika izaten jarraitzen du; sistemarekiko kritiko diren letrak oinarri hartuta, estilo gogorreko musika kontsideratua baita. Kaleko musikatzat jotzen dute askok, “underground” giroko musikatzat.
Rap musika, gure herriko musika berria dela esan liteke; bertako herritarren kezkak helarazteko aukera ematen duen tresna berri bat, rap doinuez jantzitako tresna. Eta tresna horri, musika berri horri, oihartzun eman asmoz dator infozazpi irratia bilduma honekin. Gure herria, rap-a egiten duen herria ere badelako.
Infozazpi irratiak bere sorreratik informazioa, musika eta kultura izan ditu ardatz nagusi. Asko dira, hasiera hasieratik, musika berezitu hainbati buruzko saioak egin dituzten eta egiten dituzten kolaboratzaileak gurean. Batzuk aipatze arren, Rafa Cabeza, Aritz Usandizaga, Andoni Tolosa Morau, Daddyjeff, Jon Eskisabel edota Esther Martinez. Euskal musikak gainera, tarte berezia eta berezitua du gurean. Eta aurrera begira ere, horrela izaten jarraituko du. Infozazpi irratiaren ardatz nagusi diren hiru arlotan (informazioa, musika eta kultura) urrats ausartak ematera goaz. Horren adibide da Rapherria bilduma.
Infozazpi irratiak hamazazpi musika talde hauekin eta beste hainbat lagunekin elkarlanean egindako bilduma izan da honakoa. Eskerrak eman nahi dizkiegu bilduma honetan parte hartu duten talde guztiei, Aritz Usandizagari, Jon Eyherabideri, Daddyjeff-i, Ritxi Aizpururi, Koldo Otamendiri, eta urte osoan musika saioak ekoizten dituzten gure kolaboratzaileei.
Bilduma, irabazi asmorik gabeko proiektua izanik, Creative Commons labelpean argitaratzera erabaki dugu, label librea dein einean, bildumako sorkuntzak modu librean zabal daitezen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario