domingo, 15 de enero de 2012

XOLOMO GANGSTA EGUNA, ANTIGUOKO JAITAN!




  1.         





Xolomo Gangsta, Euskal Hip Hop- Reagge Kultura sustatzen duen kolektibo bat da. Hiru partaide ofizialek osatzen dute baina lagun eta kolaboratzaile asko dituzte inguruan… Hasiera batean irrati saio batekin hasi ziren baina pixkanaka gauza areagotzen joan da. Orain festak antolatzen dituzte, blog batean lan egiten dute eta beti puntu ganberro eta lotsagabe batekin koloreztatzen dute ikutzen duten guztia.



Antiguoko “ Xolomo Gangsta Eguna 2011” festan, arratsaldetik azken ordura harte izando da mugimendua eta jende guztiak parte ahal izando du ekintzetan…hortaz aparte txapelketak, eraskusketak eta kontzertuak izango dira guztientzat. Dantza, Mikrofono librea nahi duenarentzako, Rap-a zuzenean, eta Txokolatada! Arratsalde-gau tartean gazteenak parte hartzeko enfokatua eta gau aldean parranderoentzako….eta sariak egongo dira onenentzako! Ez galdu!


-Egun guztian zehar Graffiti erakusketa.

-19:00etan Txokolatada.

-19:00etatik 20:00etara Mikro Irekia.

-20:00etatik 21:00etara Dantza Erakusketa Bamboo Dantza Eskolaren esku.

-21:00etatik aurrera Kontzertuak:

LIRIKA DE CERDOS (RAP talde Donostiarra)
*
CRIMEN X (Hard Core RAP Irundik)
*
PABLO HASÉL (RAP Iraultzailea Kataluniatik)
*
BAD SOUND SYSTEM (Euskal REGGAE Irundik)
*


Badakizute, Urtarrilak 21, Antiguoko frontoiean arratsaldetik daukazute plan ederra…Hip Hop eta Reagge Euskaldunean murgildu eta egun alai bat pasa nahi baduzu…XOLOMO GANGSTA EGUNA da bilatzen hari zarena!







HORRELAKO GIROA AURKITUKO DUZU AZKEN ORDURARTE!

http://www.flickr.com/photos/makokigroups/6078799159/in/photostream/



No hay comentarios:

Publicar un comentario